Sexi koadrila! Hirrugarren astez hementxe nago, nire astearen errepasoa egiten. Ez dudala askorik grabatu errealitatea da, baaaainaaa.. zenbaterako ematen duen Donostian egun pasa egitea eta gainera Jokinekin bada, gehiago!
Kategoria: Blogeko sarrera guztiak
Durangoko Azoka (#DA) euskal sortzaileen espazio nagusitzat hartzen da. Musika, liburuak eta bestelakoak topatu ditzakegu bertan, baina ez da gauza bakarra. Azken finean, niretzat azokaren xarma bertan sortzen den giroa da. Ze, txikis, ez dugu gezurrik esango: ez dut dirurik erosi nahi nukeen guztia erosteko.
Azkenean oporretan! Otsailetik ibili naiz garai hau noiz iritsiko zain bukaerako argia ikusten ez zen tunelaren iluntasunean noraezean nengoenean. Gutxika-gutxika bizitzako alderdi ezberdinak birkonkistatzen joan naiz ordutik. Oraintxe, lerro hauek idazten ari naizenean momentu honetan agian birkonkista horietan garrantzitsuena egiten nabil, baina, tira, ez naiz aurreratuko, ze hau eguneraketa POST bat da! je, je,je
Podcast-ak azken urtean bikoiztu direla erratea motz geratzea da. Asko dira, gainera, bideo-podcast formatua aukeratu dutena ikus-entzunezkoen maitaleengana iristeko ahaleginean. Euskaraz ere hamaika baino gehiago dira sortutako podcastak.
Youtube asko, PILA BAT kontsumitzen dut 2011tik. Post honetan Youtuben euskarazko edukia sortzen duten nire kanal gogokoenak zerrendatu ditut. Zeintzuk diren jakin nahi? Sartu!!!