@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

🍉 NIRI BURUZ

Iruñe dut izena baina sarean @arkkuso bezala ezagutzen naute askok. Iruñean jaio, Barañainen hazi eta Bilbon ikasten egon ondoren (Lisboan geldialdi bat egin ostean) orain Iruñean bizi naiz.

Millenial on bat bezala, 90’etako umea naiz. Eta horrek zer suposatzen du? Ba ezertarako balio duen CV amaigabea izateaz gain, 90 hamarkadako estiloa maite dudala: neoizko koloreak, funky estiloa, SMSak, Green Day, Blink 182, Hemendik At (fantasia), Flying Free, gruch-a, Jurassic Park, Pulp Fiction, GameBoy Colour (nirea morea zen!), Nokia 3310 (nork ez du snake-ra jokau?), WordArt…

Ur azpian ere ixiltzen ez naizen horietakoa naiz eta lurretik botata bukatu arte barre egitea gustuko dut. Zer litzateke barrerik gabeko bizitza? LOOOOOL

☀️  🍉  ☀️  🍉  ☀️

Ez dakit zenbatero, ez dakit noiz arte. Dakidan gauza bakarra da, hementxe aurkituko nauzula liburu, telesail, filme, joko, hausnarketen, bizipenez eta momentuan nik nahi dudan gauzetan hitz egiten 😊

Eta zuk, urte osoa iraun nahiko genukeen udarako gau luze hauetarako planik duzu?

⭐️🌈🙃

Nirekin harremanetan jarri nahi baduzu ↓↓↓
   ♥ Emaila: estratosferan@gmail.com
   ♥ Twitter: https://twitter.com/arkkuso
  ♥ Youtube: https://www.youtube.com/arkkuso
♥ Twitch: https://www.twitch.tv/arkkuso
   ♥ Instagram: https://www.instagram.com/arkkuso
   ♥ TikTok: https://www.tiktok.com/@arkkuso