@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

KORRIKAren abestia, deskonexio eguna Donostian eta DA-n erositakoa #Asteonak

Sexi koadrila! Hirrugarren astez hementxe nago, nire astearen errepasoa egiten. Ez dudala askorik grabatu errealitatea da, baaaainaaa.. zenbaterako ematen duen Donostian egun pasa egitea eta gainera Jokinekin bada, gehiago!

Lanean ebaluazio saioak izan ditugu eta horrekin batera datorren papeleo guztiak egitea… hezkuntzan lan egin ez baduzue.. ez dakizue zenbat denbora inbertitzen ditugun papeleo administratibo eta burokratikoetan..

Baina tira, larunbatean Jokin eta biok La Perla-ra joan ginen (abildua laperla noizko kolaborazioa?),  talasora 3 orduz erlaxatzera. Hainbeste erlaxatu ginen gero, ateratzerakoan, lasai-lasai ibiltzen ginela eta hitz egiten ere ez genekiela kasik!

Aste honetan Korrika 23ren abestia atera da eta… well… nire iritzia jakin nahi baduzue, bideoa ikusi beharko duzue!

Dena den, larunbat honetan (abenduak 23) 10:00-22:00 bitarte, 12 orduko zuzenekoa egiten egongo naiz Twitch plataforman. Ilusio handia egingo lidake pasatu eta txatean idazten baduzue <3

Datorren bideoa abenduaren 26an argitaratuko dut Youtuben, beraz, harpidetuta ez bazaudete, harpidetu ti-ta batean eta horrela bideoak igotzen ditudanean jakinarazpen bat jasoko duzue. Etaaa asteazkenean, 27an post berria izango duzue hemen blogean 🙂

Datorren astera arte sexis

⭐️🌈🙃

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude