@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Zikloak itxi, berriak ireki: nire azken urtearen errepaso azkarra

Azkenean oporretan! Otsailetik ibili naiz garai hau noiz iritsiko zain bukaerako argia ikusten ez zen tunelaren iluntasunean noraezean nengoenean. Zikloak itxi eta berriak irekitzeko momentua da: bukatutakoa joaten utzi eta etorriko denari besoak zabalik itxaron.

Aii sexis.. kontatuko banizue.. baina zihur zuetako askok ere bizi izan duzuela edota bizitzen ari zaretela antzerako etapa bat non antsietatea zuen bizitzaren zentralitatea hartzen duen 24/7 (eguneko hogeita lau orduak, asteko zazpi egunetan): lorik ez egitea, tristezia, kasu batzuetan apatia, agobioa, etengabe buruari eragitea, gauza bati hamaika mila buelta ematea (eta horiek lehenengoak dira).. zerrenda luzea, badakizue..

Gutxika-gutxika bizitzako alderdi ezberdinak birkonkistatzen joan naiz ordutik. Oraintxe, lerro hauek idazten ari naizenean momentu honetan agian birkonkista horietan garrantzitsuena egiten nabil, baina, tira, ez naiz aurreratuko, ze hau eguneraketa POST bat da! je, je,je

2022/23 ikasturtea gogorra izan bada ere, erronkaz beteta egon da. Aiii zenbat gustatzen zaizkidan erronkak eta zenbat ikasi dudan!

Irailaren lehenengo egunean ikasturte osoan euskara irakasle izango nintzela jakin nuen eta gainera etxetik nahiko hurbil! Lehenengo aldiz ikasturte osoa egongo nintzen hezigune berean eta horrek gauza asko ikasteko aukera eman dizkit irakasle lanari dagokionez. Pertsonekin zuzenean lan egitea gustuko dut eta nerabeekin lan egitea maite dut Hezitzaile Eskolan ikasi nuenetik, beraz imaginatu dezakezue nola ibili naizen… nire saltsan!

Askotan entzun izan dut nerabeekin lan egitea oso astuna dela eta hein handi batean arrazoi dute. Nola ez da ba izango astuna beren identitatea eratzen ari diren pertsona talde bat heztea bada zure zeregina? Astuna izateak ez du erran nahi polita ez denik, hala iruditzen zaionarendako.

Akaso sadomasokistak ote gara? Ez dakit, nik uste dut gehiago dela bizitza ikusteko, sentitzeko eta ulertzeko modua etengabe astintzen eta zalantzan jartzea gustuko dugula lan hau. Hor uzten dut..

Eta, beno, zer esan nire lankideen inguruan.. batzuk ezagunak eta beste batzuk ikasturte amaieran lagunak.. hitzik ez dut lagundu didaten guztia eskertzeko. Milesker majikis 🫶

Akaso tunelaren iluntasunaren noraezean linterna izan da urrian hasi eta denboraldia bukatu arte Nerea Arriolarekin batera Euskadi IrratiarenAmarauna saioan egiten genuen tartean. Nerea bistaz ezagutzen nuen, amankomuneko lagunengatik duela urtetxo batzuetako Sanferminetan egindako argazki batengatik.

Barkatu Nerea, biño erran beharra dut: SuperTxoperen bideotatik jarraitu izan dut Nerea.

Aber, jarraitu sareetan partekatzen ziren edukietan, ez kaletik.. jajaj barka txistea jajaj.. Beraz, imaginatu dezakezue zelako ilusioa egin zidan Gorka Otaegiren deia deitu eta Euskadi Irratirako kolaborazioa Nerearekin egiteko proposamena luzatu zidanean!

FANTASIA! Ez dago beste hitzik gure tartea eta irratira joan aurreko momentuak deskribatzeko. Nerea eta biok artistak bagara baina ezin ditut ahaztu bidelagun izan ditugunak: Gorka eta Ainhara gure eromenean gidariak, eta, nola ez gure Igor eta teknikari talde fantastikoa!

Batzutan etxetik egiten nituen kolaborazioak eta beste batzutan Miramonetik. Honek Donostiara dexentetan joateko aukera eman dit eta beno, niretzako denbora hartzea, adibidez, La Perlara joaten edota nire lagunekin tarteak partekatzen (ur-oheak infrabaloratuta daude, jejeje). Jok, Xabi, Irati, Ane.. maite zaituztet!

Euskadi Irratiko kolaborazioa baina, ez da kolaborazio bakarra izan. Azken urteotan bezala Gaztezulon emakumea eta kirolaz idazten jarraitzen dut bi hilabetero ‘hutsartea’ atalean. TTAP aldizkari digitalerako ere, tarteka, bideoak egiten jarraitu dut eta maiatzetik ekaina bukaerara bitarte Hamaika Telebistan ibili naiz Nafarroan gertatzen denaren gaineko analisia nire estilora egiten.

Gutxitan esaten dut baina niretzat plazerra da eduki ezberdina sortzeko aukera hauek izatea, formatu eta eduki ezberdinetan nire jakintzak eta gaitasunak garatzen jarraitzeko aukera ematen didatelako 😃

Tik Tok edo Instagramen jarraitzen nauzuenek jakingo duzue, irakasle bezala lan egiteaz gain beste lan bat izan dudala apiriletik duela pare bat aste arte. BAI!!! Marabilla hutsa da ENE KANTAKen lan egin dudala pentsatzeak eta datozen saioetako hainbat ataletan agertzen den horretan nire aletxoa dagoela pentsatzeak. EDUKI SORTZAILE bezala lan egin dut, lan berria niretzat baina txikis.. NIRE AMETSETAKO LANA izan da!

Buruari eragin eta saioko hainbat ataletan pertsonaiek zein haurrek egin beharrekoa diseinatzea oso dibertigarria izan da. Ez nuen uste hainbeste nekatzen zuenik horrelako lan batek. Izan ere, nekea sortu dit etengabe buruari eragiteak, baina ZE GUAIA DEN eta ZENBAT GUSTATZEN ZAIDAN!!! AHHHHHHH!!

Gainera, oso erraza izan da ENE KANTAK osatzen duen profesional taldearekin lan egiteak eta hasieratik ENE KANTAK familiako kidea sentitu naiz.

@arkkuso

Laneko azken egunaren VLOGA #arkkuso #enekantak #euskaldunaktiktoken #euskaltiktok #egunbatnerekin #nafarroa #eitb

♬ Monkeys Spinning Monkeys – Kevin MacLeod & Kevin The Monkey

Ez dut aipatu… biño.. Donostiara juteak ere proiektu berriak martxan jartzea ekarri du. BADALAB proiektua ezagutzeko aukera izan dut, lehenego hitzez eta gero gertutik. Gorka, konexioa egiteagatik 🙃 eta Goiatz, jo, ilusioarengatik eta aukera emateagatik 🫰🫰🫰

Dakizuenez, konfabulatzea, lagunekin bada askoz hobe denez, Jok (@jokin_pa) eta biok sareetan egiten dugunaren eta egin nahiko genukeenaren inguruan hausnartzen hasi ginen. Aurrerago Elene (@elemelonsv) batu zaigu eta gauzatxoak prestatzen gabiltza. Ekainean lehenengo ekimen publikoa egin genuen BADALABen: eduki sortzaile galegoekin solasaldia! Super super interesgarria izan zen eta gako interesgarri asko atera ziren, beraz, hemen utziko dizuet ikus edota entzun dezazuen:

Bukatu da ikasturtea, bukatu dira kolaborazioak eta bukatu da Ene Kantaken nuen kontratua.

Orain oporren tartea da, deskantsatzeko, arnasa hartzeko, irakurtzeko eta neure buruarekin birkonektatzeko momentua. Izan ere, azken honek eragin handia izan du emozionalki une honetara nola iritsi naizen ulertzeko. Baina horretaz, akaso, aurrerago idatziko dut..

Orain neure buruaz gozatzen berrikasten jarraitzeko momentua da!

Abuztu honetarako hainbat erronka jarri dizkiot neure buruari:

  • Neure buruarekin berkonektatzea: journaling egiten, ariketa fisikoa egiten, gustoko ditudan gauzak egiten..
  • Pilatuta ditudan liburuak irakurtzen hastea.
  • Blog honi hautsa kendu eta idaztera bueltatzea: asteartero eta ostiralero post berriak argitaratzea gustatuko litzaidake.

Beraz, ikusten duzuen bezala, abuztu honetan teklei eragiten egongo naiz astero bi post igotzeko eta ez hori bakarrik, Tik Token bideo serie bat hasi berri dut eta igandean Twitchera bueltatzen naiz, ze badakizue, #Txillgandea bueltan da!

Post hau atzeratzen ibili naiz baina tapoia kendu honekin tapoia kendu berri diogu. Datorrela hurrengoa!

⭐️🌈🙃

PD: Twitterren eta Mastodonen erran dudan moduan, etxean bat gehiago izango gara ^^. Super pozik nago eta aurretik bide luzea badut ere.. ikasteko abentura berria izango da! Hementxe duzue argazkia (klik)

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude