Podcast-ak azken urtean bikoiztu direla erratea motz geratzea da. Asko dira, gainera, bideo-podcast formatua aukeratu dutena ikus-entzunezkoen maitaleengana iristeko ahaleginean.
Euskaraz ere hamaika baino gehiago dira sortutako podcastak. Hemen utziko dizkizuet niri gehien gustatzen zaizkidan batzuk eta interesgarriak iruditzen zaizkidan beste batzuk:
Zure konfiantzazko podkasta zalantzarik gabe. Amets Perez (@ametsiin) eta biok, a.k.a. @arkkuso 23 minutuko atzerakontua jarri eta lagun artean infusio bat hartzen egongo bagina bezalako solasalditxoa egiten dugu. Saio bakoitzean gai bat aukeratzen dugu eta hortik aurrera gertatzen dena, Iruindarrak Podkastean geratzen da!
Zenbait meloi, hainbat mazedonia
Poscastetan onena, dudarik gabe! Kar, kar, kar. Ez da izango Unai Guenaga eta biok gidatutako podkast saltsero eta mamarratxoa izateagatik, baina dibertigarria da. Twitchen zuzenean egindako saioak dira. Bakoitzean gai tabú baten inguruan solasten dira, norberaren esperientzietan oinarrituta.
https://open.spotify.com/episode/3wZH9rbIiCUhVqS9VIid1w?si=07CoTJN_SAmuNgatGP3zeQ
Ongi egiten dugu Iruñekoak izateko
LABA espazioan egiten den podcast saioa. Umoretik Iruñerrian albiste izan direnak landu eta bertako pertsona esanguratsuak gonbidatzen dituzte, eurekin batera villavesa bidai berezi batean murgiltzeko.
Kirolari Gattun
Ane Urkirik eta Maddi Garmendiak emakumezko kirola lantzen dute. Saio bakoitzean kirolari bat gonbidatzen dute berarekin batera gai zehatz baten inguruan solasteko.
Benetan zabiz?
Fantasia hutsa da Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast hau. Umoretik gai ezberdinak jorratzen dituzte, tarteka, ezagunak diren gonbidatuen bisita jasotzen dutela.
#10garrena
Fikziozko podcast serie distopikoa da, Bertsolari Txapelketa Nagusia oinarri hartzen duena. Atal bakoitzean final ezberdinak topatuko ditugu. Nolakoak ote?
BERRIA FM
Berria egunkariaren podcast feminista da. Eguneko gaiak perspektiba feminista betetik lantzen dituzte.
Eta zuek, zein podkast entzuten dituzue? Gomendatuko zenidakete baten bat?
🙃
PD: Beste sare sozialetan jarraitzen ditudan euskal sortzaileak ezagutu nahi baldituzu, hemen duzue horren inguruko post orokorra. Bertan, sare sozial bakoitzeko artikulua estekatua topatuko duzue.
Gehienak ez nituen ezagutzen, ondo etorriko zaizkit lanean entzuteko. Eskerrik asko!
Nik hiru gehituko nituzke:
1. Barruan Gaude (elkarrizketak pertsona ezagunei baina modu “intimoan”): https://www.eitb.eus/eitbpodkast/bizitza/gizartea/barruan-gaude/
2. Beranduegi (ez dakit azaltzen, zorakeria podcast batean): https://blogak.argia.eus/beranduegi/category/podcastak/
3. Zaitun (Ane Irazabalen mikroerreportaiak aktualitateari buruz): https://www.berria.eus/podcast/zaitun.html
Kaixo kaixoo!! Milesker zure aportazioarengatik ^^ ‘Barruan gaude’ entzun izan dut eta saiatu nintzen bere garaian Oier Aranzabalekin hitz egiten sarean edukia sortzen dugunen baten etxean sartzeko. Lortu dut? EZ! Asike, emaiozu kaka pixkat Oierri ea lortzen dugun! jejejej Beranduegik podkasta zuenik enekien, ze marabilla! Eta ai amaaaa Ane Irazabalena oso TOP TOP eh!
Egingo dut! Zin dagit.
Hori bai, noiz? Ez dakit 😉