@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Durangoko azoka, sortzaileen topaketa eta bi pertsona famatu #Asteonak

Durangoko Azoka (#DA) euskal sortzaileen espazio nagusitzat hartzen da. Musika, liburuak eta bestelakoak topatu ditzakegu bertan, baina ez da gauza bakarra. Azken finean, niretzat azokaren xarma bertan sortzen den giroa da. Ze, txikis, ez dugu gezurrik esango: ez dut dirurik erosi nahi nukeen guztia erosteko.

Hori bai temazoa! Aurten musikariekin zer pentsatua eman dit. Izan ere, gaur egun plataformetan abestiak entzuteko aukera du eta diskoak erreproduzitzeko gailuak gero eta hurriagoak dira. Hori dela eta, erabaki nuen, pena ematen bazidan ere, azokan ez nuela erosiko eta artista sostengatzeko nire modua kontzertuetara joatea izango da.

Erran beharra daukat aurtengoa niretzat oso berezia izan dela. Hasieran ostiralean joan behar nuen baina ostegunean nire bila etorri ziren lanera eta haruntza joan ginen Haiz eta biok. Azkenean Bilbon bukatu genuen Ikertxoren etxean pijamaparty bat ez zen bat egiten XD

Total, ostiralean Durangora joan nintzela, nire amekin (Uxu eta Irati) gosaldu nuen eta Uxueren itzala izan nintzen goizean Nerea Arriolarekin batera. Hementxe duzue itzala izatearen emaitza ejejje:

Egun bat Uxue Razkinekin Durangoko Azokan

Gero Jok, Elene eta beste sortzaileekin elkartzen joan ginen ze SAREKO EUSKAL SORTZAILEEN I. TOPAKETA egin genuen! Ze gustorika eta ze polita izan zen. Azokatik ikusi baninduzuen lebitatzen nindoala ikusiko zenuten. Ze fantasia eta ze poztasuna txikis!

Larunbatean gauzak erosteko eguna izan zen. Hurrengo #Asteonak-en erosi dudana erakutsiko dizuet beraz badakizue, harpidetu zaitezte nire Youtubeko kanalera!

Ta etxera buelta a ze bidaia!

  1. Durango-Zazpi Kaleak (Bilbo)
  2. Zazpi kaleak – San Mames
  3. Bilbo-Iruñea

Baina tira, pozik nengoen eta horrek bidaia erraztu zuen. Beno, hori eta iPadean deskargatuta nuen pelikula bat (ez dut oroitzen zein).

Eta zuek, Durangoko azokan egon zarete? Zer erosi duzue?

⭐️🌈🙃

PD: Asko maite ditut bideoan agertzen diren pertsonika hauek <3

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude