@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Nahi dudan moduan, nire estilora

Bapatean… ZAST!! Hortxe duzu, muturren aurrean, hainbeste espero zenuen seinalea. Seinalea? Akaso zuzenago izango da errealitate kolpea deitzea? Behar nuena agian? Baliteke..

Aber, bai, pixkat drama egitea gustoko dut, bale? Zer egin behar diot, horrek bizitasuna ematen dit; bai drama ona eta bai txarra. Eta, zer erratea nahi duzue, baina hau “txorakeriekin” egiteak, gerora gauza edo gertakari garrantzitsuagoak edo potenteagoak bere lekuan kokatzeko aukera edo erraztasuna ematen dit.

Kontua da azken aldian konturatu naizela gauza asko beste pertsonengatik egiten nuela eta ez, ordea neure buruarengatik. Nire bizitzan zehar momentu asko izan ditut niretzat garrantzia ez zuten pertsonei nire gaitasunak erakusteko beharra izan dudala, “hemen nago eta gai naiz zuk kontrakoa diozun arren”. Hau da, muturrean emateko!

Fijatzen bazarete, oso fuertea da aurreko paragrafoan aipatutakoa. Alde batetik, edozer beste pertsonengatik egitea, eta, bestetik, niretzat garrantzitsuak ez diren pertsonei nolabaiteko autoritatea ematea niregan (¿?).

Gure artean sexi koadrila, azken urtean horrela sentitu naiz Sarean edukia sortzearekin. Eta, jope, pena (eta amorrua ere) ematen dit hainbeste gustoko dudan gauza bat, hainbeste gozatzen dudan espazio bat horretara mugatzea.. eta horrek dakarren presioa edota tristura.

Baina lasai txikis! Lehenengo pausoa egin dut, gertatzen dena identifikatzea eta orain dena hobetzeko daukat. Badakit edukia sortzea gustoko dudala, ongi pasatzen dudala prozesu horretan eta hori da behar dudan gauza bakarra. Beno, aber, konstantzia ere, baina dulerdazue!

Aspaldiko partez pozik nago eta ilusioz beteta. Ideia asko ditut buruan, proiektutxo posibleak zerumugan.. prest zaitezte ze udaberri honetan @arkkuso loratu egingo da!

Txikis, gauzatxoak datoz (uuuaauuu! ze originala Iruñe…) eta blog honetan horiek berri emango dut. Beraz, datorren post-a arte!

⭐️🌈🙃

PD: Hemen uzten dizuet nire musikari gogokoenetako baten (Chica Sobresalto) abesti berrietako bat 🥦🥦🥦

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude