@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

5 GOMENDIO Sanferminak bertako bat bezala bizitzeko

Ai, ai, aiiii sexi koadrilaaaaaaa SANFERMINAK HEMEN DIRELA!!!!!!!! 🎶 churros, churros pa’ desayunar, para comer y tambien para merendar 🎶

Askotan galdetu izan didate zergatik naizen hain Sanferminzalea ni hain barañaingokoa banaiz. Ba erantzuna oso argia da: nire amaren gurasoak oso PTV ziren (de Pamplona de Toda la Vida), pentsa nire abuela katedral parean jaio eta bertan batailatu zutela!

Horretaz gain, nire ama ere oso PTV da eta, nola ez (zergatik uste duzue Iruñe izena dudala?), oso sanferminera da ere, de etxo bera peñetan sartu ziren lehenengo emakumeetakoa izan zela erranen nuke💜

Sanferminak zezenketak eta jai erlijiosoak baino gehiago dira. Oraindik ez dut ulertzen zergatik, oraindik orain, lotura hau egiten den. Bale, duela gutxira arte “guztiak balio du” ideiarekin batera zezenketak ziren gure festa hauek saltzeko erabiltzen zuten irudiak. Ze nazka eta ze amorrua!

Niretzat momentikoak dira Sanferminen oinarria. Bakoitzak bere momentikoak ditu, batzuk programa ofizialean barruan egongo dira, beste batzuk peñetako edo herri mugimenduaren programen barruan egongo dira eta, niretzat onenak, planifikatu gabeak diren horiek dira.

Euskal Herriko lagun askok Sanferminetara etortzea pixkat perezita ematen diela erraten didate askotan, bereziki jendetzarengatik. Hori entzutean nik bertako batekin Sanferminak bizitzearen garrantzia azaltzen diet, batetik, festaren magia edo ulertzeko eta bertako batek bezala jai hauetaz gozatzeko aukera izateko.

Horregatik, Sanferminak iruindar bat bezala gozatzeko bizi beharreko 5 momentu eta gomendio emango dizkizuet post honetan:

  • Uztailaren 6ko hamaiketakoa: Txupinazoa aurretik, goizean goiz lagun artean egiten dugun gosari/hamaiketakoa nere momentiko gogokoenetarikoa da. Festa hasi aurretik, zapiak eskumuturrean (garrantzitsua: zapia behin txupinazoak eztanda egin duela jarri behar da lepoan. Lehenago EZ!) lagunekin janariaren bueltan denbora partekatzeko aukera paregabea ematen du. Batzuk tabernetan egiten dituzte, beste batzuk etxeetan zein kalean. Uztailaren 6ko hamaiketakoan gauza asko aurkitu ditzakezu, baina ezin dira falta magrak tomatearekin, patata tortila, txistorra, gazta, sagardoa…
Nire lagunekin egindako hamaiketakoa, aspaldikoaaa!!!
  • Dianak: La Pamplonesa Iruñeko Udal Musika Banda da eta Sanferminetan Alde Zaharreko kale ezberdinak zeharkatzen ditu entzierroa aurretik. Bertan parrandazale zein goiztiarrak elkartzen dira, bandaren doinuetaz gozatu eta jaiari jarraipena emateko. Egunero ibilbidea aldatzen dute eta horretarako Udaleko webgunea edo programa ofiziala kontsulatzea (uste dut bertan jasotzen dela) gomendatzen dizuet. %200 bizi beharreko esperientzia, duda barik.
  • Luzatzen diren Vermout-ak: Askotan eta urte luzez Sanferminetako parranda gauera mugatzen dela pentsatu ohi da, baina gauza bat erranen dizuet: HORI… GEZURRA DA!
    Gero eta jende gehiago dago egunean zehar parranda egiten gozatzen duena eta ni horietako bat naiz. lagunekin, familiarekin, taldekideekin, ezustean topatzen dituzun ezagunekin… vermouterako edo bazkaltzeko geratzea mundiala da, aukera piloa ematen dituelako pertsona ezberdinekin espazioak eta denbora partekatzeko ✨FAN-TA-SI-A✨

  • Erraldoi eta buruhandiak: txikitatik bizi izan dudan Sanferminetako must bat dira. Ez duzue imaginatzen zer nolako ilusioa ematen dit (txitxipurdi jartzen dit) ezustean Erraldoi, kiliki eta buruhandiekin topo egitea. Erranen nuke iruindar peto orok duela gogokoen duen erraldoi, kiliki eta buruhandia. Nireak Selimpia Elcalzado, Braulia eta El Coletas dira. Ea, nork erran dezakeen, Brauliarekin, erraldoi martxosoenarekin alegia, perreatu duela!

Eta beno, EXTRA moduan bizi beharreko beste bi momentiko ekarri nahiko nizueke hona:

  • Mañuetako txurroak: Urtean zehar oso gutxitan egoten da irekita, baina Sanferminetan behintzat egun batean Mañuetako txurroak gosaldu behar dira etxera bidean edo parrandan jarraitzeko indarrak hartzeko.
  • Villavesaen entzierroa: Uztailaren 15a Iruñea “normalitatera” bueltatzen da. Baina, zer pasatzen da festei agur erraten jarraitzen duten parrandazeekin? Historia handiko ekimena, urteetan poliziak jazartutakoa, baina oinarrian, herrikoia den eta behintzat ikusi eta bizi beharreko momentiko horietako bat da. Hemen duzue 2019koa:
Ahotsa.info ko lagunak super jatortxiak dira eta SUPER JARRAIPENA egiten dute SANFERMINetan gertatzen den guztiaz!

Eta beno, uste dut ez dagoela gaizki gogoraraztea parranda giroa edonon badago ere, Jarauta kalean, Kale Nagusian (Katakraken), San Frantzisko plazan, Kaldederia kalean, Nabarreria plazan eta Karmen kalean dauden tabernetan giro ezin hobea topatuko duzuela eta baita ni neu ere 🙃

6tik 14ra Iruñera etortzera animatzen bazarete, badakizue zer egin dezakezuen bertako bat bezala Sanferminetaz gozatzeko. Kalean elkartuko gara!

🔻🔻🔻 GORA SANFERMIN! 🔻🔻🔻

PD 1: Hemen uzten dizuet Nafarroako hainbat ekoiztetxek osatu duten ‘Zer ote dira Sanferminak?’ dokumentala. Asko gustatu zait 150 pertsona inguru elkarrizketatzen dituen eta Gaizka Arangurenek gidatutako dokumental hau.

PD 2: Whatsapp bidez jaso berri dudan gauza bat partekatu nahi dut zuekin. 2022ko Sanferminetan Iruñera etorri nahi baduzue, espazio ezberdinetan aurkituko dituzuen kontzertu eta bestelako ekimenak jasotzen dituen excel taula, alegia. Ongi erabili!

⭐️🌈🙃

Egilea: ezezaguna | Iturria: Whatsapp bidez jasotakoa.

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude