@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Urte mierda bati kaña: pandemia osteko lehengo uda normalerako planak

Normaltasunera bueltatzeko kriston gogoak genituen, “normaltasuna” zehazki zeozer ona den jakin gabe. Beno, ni behintzat horrela ikusten dut neure burua. Eta, azkenean hemen dago, (apenas) mugarik gabeko uda.

Zer nahi duzue erratea. Nire azken urte eta erdia kriston 💩💩💩 izan da eta egoera horri aurre egiteko, superbibentzia #ModoOn egon naiz, neure buruarekiko deskonektatu naizela. Hori dela eta, apirila bukaeran sare sozialak desinstalatu nituen nire mugikor, tablet, portatil, etab-etatik neure burua zaintzeko denbora izateko. Eta suuuuper ongi etorri zaidala erranen nuke.

Baaaai, badakit urte hasieran super gogotsu nenbilela eta hainbat erronka jarri nizkiola urte honi, besteak beste Youtubera bueltatzeana… welll… ados..

Gainera, otsailetik hona irakasle/hezitzaile bezala lan egin dut Iruñeko Hezitzaile Eskolan eta oso esperientzia polita izan da. Nire eskola izandakora bueltatzea, etorkizuneko hezitzaileak ezagutu, kriston lantaldearekin lan egi eta proiektu ezberdinak martxan jartzeko aukera izan ditut ✨

Kaixo! Orain askoz hobe nago eta argazki hau atera dut post hau idazten nabilen bitartean 🙃

Eta orain, urteko hilabeterik onena pasatu dela (Maiatza, obvio!) pandemia osteko “normaltasuneko” lehenengo udan nago. Eta ez hori bakarrik, lehenengo uda da oporretan emango dudana, urteak dira eta urteko sasoi honetan lanean egon naizenak: almazenetan edota fabrikaren batean operario bezala, kazetari moduan, begirale eta hezitzaile moduan…

Uda honetan egin nahiko nituzkeen gauzek zerrenda amaigabe bat osatuko lukete, baina lehentasunak jarri behar ezkero hauek dira uda honetarako markatu ditudan erronkak:

  1. Neure burua gehiago ezagutzea 🥰
  2. Momentuaz gozatzen ikastea ⭐
  3. Irakurtzea 📚
  4. Idaztea 📝
  5. Sortzea 📷

Zer erratea nahi duzue: kriston gogoak ditut uda honetan gauza piloa ikasi, ezagutu eta deskubritzeko 🤪 Eta zuek, ze plan d(it)uzue uda honetarako?

⭐️🌈🙃

PD: Hemen duzue Youtubeko nire kanalera igo dudan bideo berria uda honetan egitea pentsatu ditudan gauzen inguruan solasten dudana 🙃

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude