@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Tik Tok euskaraz, zergatik ez?

Tik Tok, gaztetxoen eremu esklusiboa dela diote askok. Ziur? Aber, egia da nahiko app konplexua egiten zaidala nola erabiltzen den ulertzeko orduan. Baina, horretaz aparte, gaur egun eduki sortzaile bezala hazteko aukera handiak ematen dituen sare sozial bat da.

Bale, agian zuetako baten bat edo askok erranen duzue sare sozial guztiek ematen dutela aukera eduki sortzaile bezala hazteko orduan, estrategia bat oinarri izanda eta konstantzia estrategia horren gako nagusietakoa izanda. Ados nago ni ere.

Hala ere, egia da, algoritmoen arabera edukia (in)bisibilizatzen duten sare sozial hauetan, izan ere, Tik Token, bideo bat biralizatzeko aukera handiak dauden bezala, jarraitzaileak lortu eta mantentzea pixkat gehiago kostatzen duela iruditzen zait.

Scroll amaigabean murgilduta eguna galtzen pasatu aurretik (mesedez, kontuz komunean Tik Tokak ikusten jartzearekin.. #justadvice) hemen dituzue TIK TOK sare sozialean edukia euskara hutsean sortzen duten nire eduki sortzaile ❤️FAV-ak:

  • Julen Portillo (@julenpo) | Tik Tok Euskarazeko erregea. Umorea %200ean. Benetan, jarraitu beharrekoa. Barre asko botatzen dut bere edukiarekin eta oso ondo erotzen zait. Julenpo izan nere laguna!
  • Elene (@elemelonsv) | Magia gustoko baduzue eta informatika ikasle baten egunerokotasuna ezagutu nahi baduzue (erasmus-a barne, noski!) Elene jarraitu Tik Token oraintxe bertan!
  • Jokin Pedreño (@kafearensemea) | LGTBIQ+ gaiak, gazteak, euskara… eta gauza pila baten inguruan solasten da Jokin bere Tik Toketan. Aber, nere laguna da eta ez naiz batere objetiboa asko maite dudan pertsona delako. Dena den, frogak hortxe daude, bere kontu honetan, baina baita galegoz hitz egiten duen bere beste kontu honetan, edota euskara erakusteko helburuarekin sortutako beste kontu honetan. Jokin AMZ!
  • Maddi (@ladymadimort) | Klak! gazte proiektu komunikatiboko #kabala podkastean ezagutu nuen Maddi eta piloa gustatzen zait bere rolloa. Maddi = fantasia!
  • Ekintaekin (@zerikusieuskaraz) | Ez dakizula zer ikusi Netflix, HBO, Disney+ eta antzerako plataformetan? Ba Eneko nire lagunak plataforma hauetan euskaraz ikusio daitezkeen film eta telesailen inguruko informazioa zabaltzeko Tik Tok kontua zabaldu du.

Zerrenda honetan akaso asko faltatuko ziren. Adibidez, Joxemiel (@joxemiel17) baina niretzt bere umorea pixkat boomerra iruditzen zait. Hala ere, hemen uzten dizuet bere Tik Tok profilera esteka, zuek aukeratu dezazuen 😊.

Eta noski, ni ere bertan aurki nazakezue. Zer egiten dudan? Ba, praktikoki, Tik Tok erabiltzen ikasi eta sare sozial hau ulertzen saiatzeko askotariko edukia sortzen nabil. Nolabait erratearren, eduki ezberdina sortzen eta esperimentatzen nabil eta HEMEN aurki nazakezue 🙃.

Eta zuek, zein beste Tik Toker euskaldun ezagutzen duzue sarean euskarazko edukia sortzen duena?

⭐️🌈🙃

 

PD: Beste sare sozialetan jarraitzen ditudan euskal sortzaileak ezagutu nahi baldituzu, hemen duzue horren inguruko post orokorra. Bertan, sare sozial bakoitzeko artikulua estekatua topatuko duzue.

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude