Dakizuenez niri aaaaskoo gustatzen zait hitz egitea; jatearekin eta berre egitearekin nire egunek izan behar duten musta da. Horietaz gain, nire egunerokotasunean gauza zein pertsona berriak ezagutzea gustoko dut eta super kitzikagarria iruditzen zait!
Etiketa: arkkuso
Azkenean oporretan! Otsailetik ibili naiz garai hau noiz iritsiko zain bukaerako argia ikusten ez zen tunelaren iluntasunean noraezean nengoenean. Gutxika-gutxika bizitzako alderdi ezberdinak birkonkistatzen joan naiz ordutik. Oraintxe, lerro hauek idazten ari naizenean momentu honetan agian birkonkista horietan garrantzitsuena egiten nabil, baina, tira, ez naiz aurreratuko, ze hau eguneraketa POST bat da! je, je,je
Hitzen boterea errefusatzen duenak, bere zein besteen hitzen mende biziko dela uste dudan horietako naiz. Hitzek badute nolabaiteko pisua edo magia (zuek aukeratu hitza), gure eta besteen buruari zuzenean eragiten diona; izan konbentzitzeko, motibatzeko edota gutxiesteko.
Podcast-ak azken urtean bikoiztu direla erratea motz geratzea da. Asko dira, gainera, bideo-podcast formatua aukeratu dutena ikus-entzunezkoen maitaleengana iristeko ahaleginean. Euskaraz ere hamaika baino gehiago dira sortutako podcastak.
Youtube asko, PILA BAT kontsumitzen dut 2011tik. Post honetan Youtuben euskarazko edukia sortzen duten nire kanal gogokoenak zerrendatu ditut. Zeintzuk diren jakin nahi? Sartu!!!