Nor da arkkuso?
Nondik dator arkkuso izena?
Zergatik arkkuso?
Askotan egin dizkidaten galderak izan dira horiek eta batzuetan ere, zer erantzun ez dakidala geratu naiz. Pentsatuko duzue: “baina nola liteke ez jakitea bera nor zaren?“. Ba egia esan nahiko erraza da erantzun hori: zuk zure burua ezagutzen duzu? Baliteke baietz, baina ez dut uste osotasunean ezagutuko duzunik. Hori da goiz zikloan ikasi nuen gauzetako bat: egunetik egunera nire burua ezagutzen noa, hori nahi dudalako eta ezagutza hori lortzeko lan egiten dudala.
Bestela, bere burua “ezagutzen” duela esan eta kontrakoa den arren #postureo iraunkorrean bizitzea geratzen zaigu. Eta barkatuko didazue, baina nik ez dut horrela bizi nahi.
@arkkuso twitterrerako erabiltzaile izen moduan hasi zen eta orain nire zati bihurtu da: NI naiz.
Beraz, @arkkuso nor den galdetzen bazarete nire twitter kontuk deskripzioaren azalpenarekin aski eta soberan duzue. Ez izatekotan, blog hau duzue zuen kabuz ni “ezagutu” ahal izateko.