@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Olagarro bat garaje batean baino galduago (edo ez)

Ai ama sexis! Azken asteak oso “kdh jfhsgjkdfjghsdjkghdrfkgjh” izan dira niretzat. Ez dakit eguraldi aldaketa izan den (hau hotza majikis!) edota ilargi eklipse odoltsu ditsosozko hori baina azken hilabeatea super blokeatuta sentitu naiz mentalki.

Irudikatu beharko banu, bere baitan korapiloz jositako mataza batekin irudikatuko nuke azken asteetan neure burua. Egia da ariketa fisikoarekin konstante ibili naizela (aurrerago kontatuko) baina mentalki ufaa!

Ni egun hauetan jejejejej:

Kontua da asteburutik ona lasaiago sentitzen naizela, mataza horren korapiloak desegiten doazelaren sentazioa dut eta, moduren batera, erran daiteke indarberrituta nagoela. Edo behintzat, energiak kargatzen bukatzen jejeje.

Denbora tarte honetan youtubera bideoak igotzeari eten egin dut eta aitortu behar dut, sortzen jarraitzeko gogoak izan arren, piloa kostatu zaidala kamera aurrean jartzea. Flipatuko zenukete koadrila!

Plataforma gorrira harpidetuta bazaudete jakingo duzue bideo berria igo nuela atzo, Iruinkokoaren inguruan. Maitasuna ematen badiozue (like + komentatu + partekatu) asko eskertuko dizuet <3

Ezin dezaket deskonexio momentuak izan direla erran, ez delako, akaso deskonexio aste bat egin nezake eta grabatu aste osoaren prozesua. Zer diozue? Interesgarria izan daiteke, bereziki konturatu naizelako prokastinatzen jarraitzeko aitzaki nagusiena dela eta horretarako modu kontzientean ere erabiltzen dudala.

Ah! ez dizuedala kontatu: azken bi asteetan horrela sentitu naiz: super hacker!

Baina ojo! Ez pentsatu txarto eh 😉 Honekin erran nahi dudana da blogaren hostinga eta domeinua ostatuta dauden zerbitzarien aldaketa egin dut eta ez dakizue ze mobida majikis…puff… hor bai sentitu naizela olagarroa garaje batean baino galduagoa!

Baina badakizue non ez nintzen hala sentitu? Ulu median grabatutako “Hamaiketakoa” podkastean, Oier Arantzabalekin tar-tarrean ibili nintzen eta egia esan, oso gustora geratu nintzen:

Entzutera animatu nahi zaituztet eta noski, zuen ingurukoekin partekatzera ^^ Adi egon, ze ez da ikusi eta entzungo duzuen nik bisitatu dudanv azken podkasta.

Dena den, bukatze aldera, gogoratu NEWSLETTER bat dugula sexi koadrilan. Ta zer demontre da newsletter hau? Ba hilabetearen azken astelehenean, arratsaldez, nire hilabeteko maite dutak partekatzen ditut zuekin, hilabetean zehar deskubritu edota gustatu zaizkidan gauza ezberdinak, alegia. Benga sexis, harpidetu!

 

⭐🌈🙃ARK.

Astitz Larunbe(e)ko Iruñe

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude