@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Zenbat denboran eman daiteke Munduari buelta?

Azken urteetan Euskal Herritik kanpo aste bete igarotzeko aukera izan badut ere, aurten ez dut aukerarik izanen, ikasturte honetan aurreztutako dirua etxeko gastuetara doazelako. Ongi etorri pandemia urtean autonomo egin zen gazte baten bizitzara!

Askotan irakurri behar izan dut diruak ez duela zoriontasuna ematen. Hala gertatu zitzaidan aurreko batean, Instagramen storiak ikusten nenbilela. Bai zera! Ez du zoriontasuna emango, baina nik dirua izango banu Munduan barrena bidaiatzen ibiliko nintzateke. Zerbait ona luke autonomo izatea, ze aizue dirua izan bai, baina dirua izaten jarraitu beharko nuke ezta?

Baliteke pentsatzea gaur egun ez dela behar diru asko izatea herrialde ezberdinak ezagutzeko eta arrazoi duzu. Arrazoi duzu, baina parte batean, ze, azken finean, koltxoitxo bat bai behar duzula. Baaaaiinaaa ez da nire kasua (momentuz).

Horregatik, aurten fisikoki bada ere bidaiatzerik ez dudanez izango, badago zeozer, momentuz, doan dena eta nik soberan dudana: IMAGINAZIOA!

Inoiz galdetu diozu zure buruari Munduari buelta zenbat denboran eman daitekeen, herrialde  ezberdinak ezagututa? Nik askotan eta hainbat Youtuber bidaiariren bideoak ikusi eta hamarnaka blog irakurri ondoren ondorio honetara iritsi naiz: norberaren araberako bidaia denez, norberak erabakitzen du zein herrialde ezagutu, zenbat denboraz egon eta nola ezagutuko duen lurralde bakoitza, hamaika modu baitaude eta!

Doan edo merke nola bidaiatu daitekeen interesa baduzue, utzi iruzkinetan eta hurrengo sarrera batean azalduko dizuet!

Munduari buelta emango banio hurrengo herrialdeak ezagutu nahiko nituzke, bertara joateko gogo gehien dudanetik hasita. Ezagutu diot, ze niretzat bidaiatzea leku bat bisitatzetik harago doa, bertako egoera soziala, kulturala eta politikoa ezagutzea gustatzen zaidalako bertako giroan murgiltzen saiatu ahal izateko.

  • Zelanda Berria
  • Costa Rica
  • Bora Bora
  • Hawaii
  • Alaska
  • Madagaskar
  • Filipinas
  • Tailandia
  • Jordania
  • Japonia
  • Antartida
  • Capadoccia (Turkia)
  • Kanbodia
  • Egipto
  • Islandia
  • AEBtako West Coast
  • Brasil

Baliteke super bidai hau egiterik ez izatea, baina zerrendan dauden leku guztiak ezagutu nahiko nituzte, banaka banaka bada ere.

Eta zuk, zer nolako bidaia egingo zenuke eta nora?

⭐️🌈🙃

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

4 thoughts on “Zenbat denboran eman daiteke Munduari buelta?

  1. Nahi baduzu, literaturaren bitartez oparituko dizut bidaia! Egipto aipatu duzunez… “Muerte en el Nilo”!

    1. Ai, beste bat zerrendara. Uste dut nire heriotza pendiente ditudan liburuengatik izango dela, baina oie, ze heriotz goxoa eta polita!!!!

  2. Aissss marisaltsera! Esan dituzun lekuak bisitatzea ere gustatuko litzaidake. Venecia + México + China+ Mongolia +india + aaaafrica osoa… Baina xoxik ezta ere, imaginazio asko ordea!

    1. Wooow!!! Mexiko ere nire zerrendara gehituko nuke eta Indiarekin zalantzak ditut. Bai lagun, imaginazioa izango da gure gune askea !

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude