@ARKKUSO

Iruñe Astitz Larunbe naiz, @arkkuso sareetan eta marisaltxera bi munduetan errealean

Uda honetan, BLOG batekin estreinatuko naiz!

Ez dakit zuei ere gertatuko zaizuen. Uda astearekin batera, beno, hobe erranda, ekainaren bukaerarekin, udan egin nahiko nukeenaren zerrenda bat egiten dut.

Urte berriko egin beharrekoen zerrendatik gertu bezain urrun dagoen horretan, udan ikusi, entzun, bizi, hausnartu, ikasi… nahi dudan guztia apuntatzen dut.

Bueno, egia erran, hori gezurra da. Ez dut inoiz egin, duela 9 urtetik hona udan lan egin dudalako eta, beraz, ez dut denbora soberan izan ideia hori bururatzeko ere.

Baaaiinaaaaaa, aurten desberdina izango da. Ez da lanik egingo ez dudalako, ez okertu, ze freelance naiz beibis; bizi guztiko autonomoa. Honek denbora nire modura antolatzeko aukera ematen dit eta abestiak erraten duen moduan, “pixka bat es mucho”, beraz, zeozer desberdina egiteko gogoak nituenez uda honetan BLOG batekin estreinatuko naiz! 🤣

Neure buruarekin birkonektatzen lagundu izan dit idazketak eta, orain, inoiz baino gehiago behar dut neure buruarekin berriro konektatzea.

Zer nolako edukia topatuko duzun hemen? Ba… egunetik egunera ikusi beharko duzu, baina gaur 2021eko uda honetan egin* (izartxoa jarri diot aditz zerrenda amaigabea behin eta berriz ez errepikatzeko) nahi dudan guztia!

UDA HONETAN..

  • Egunerokoa ditudan ohitura batzuk aldatu: ongi jaten ikasi, kirola egin, egunero 2L. ur edan…
  • 3-5 liburu irakurri
  • Etxea nire gustura jarri
  • Asteburu pasa lagunekin
  • Twitzlarien kedada egin
  • Argazkiak ongi ateratzen ikasi
  • Instagramera egunero argazki bat igo
  • #XAKALAKA martxan jarri >> nire proiektu pertsonala!
  • Telesail/film berria deskubritu
  • Nire bizitzarekin zer egin nahi dudan hausnartu
  • Koktelak prestatzen ikasi
  • Festa tematiko bat prestatu
  • Nonbaitera asteburu pasa / egun pare bat pasatzera joan, ni bakarrik.
  • Gimnasiora apuntatu eta.. JOAN
  • Kontzertu batetara joan
  • Nik bakarrik aisialdiaz gozatzen ikasi
  • Gauza berriak sukaldatzen ikasi eta gozatu (gero ere jateko orduan, noski)
  • Mendira joan
  • Neure burua barkatu eta onartu.
  • Domestikako ikastaroak egin
  • Nafarroa ezagutu
  • Lagunen konpainiaz gozatu
  • Doako planak egin
  • Aurrezten ikasi
  • Ero bat bezala dantzatu
  • Ibaia bainua hartu
  • Hondartzara joan
  • Erakusketa bat ikusi
  • Museo batetara joan
  • Nire beldurren bati aurre egin
  • Izarrak ikustera joan
  • Meditatzen ikasi
  • Piercing berri bat egin
  • Look aldaketa bat egin hilean
  • Kasting batetara apuntatu
  • Telebistan atera
  • Neure burua gehiago ezagutu
  • Ah! Garrantzitsuena: momentu bakoitzaz gozatzea wiii

Beteko dudan edo ez, nire esku dago. Eta zuk, zer nolako planak dituzu uda honetarako?

⭐️🌈🙃

@arkkuso

Marisaltsera izatez eta bokazioz. Barrez lehertu arte kroketarena egitea gustatzen zait. Ur azpian ere hitz egin daiteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude